Nik ez dut inoiz nahiago izan gainerakoei gustatzea neure buruari baino lehen.
Edo bai?
Galdera ona. Eta gehiago ere badira. Algoritmo bati gustatu beharra daukagu guk geure burua gustatu ahal izateko? Nork erabakitzen du nolakoa izan behar duen egokitu behar dugun moldeak? Zenbateraino saiatzen gara garenaren bertsio perfektu bat erakusten? Eta gure bertsiorik onena justu filtro guztiak kentzen ditugunean agertzen bada?
Bizkaiko gazteak elkartu, pentsatu, hitz egin eta merezi duen zerbait sortzen dugun misio azkarra da hackatoi hau.
Kasu honetan, gure egitekoa gainerakoekin bat egiteko jartzen ditugun filtro guztien inguruan hausnartzea da. Musikaren, mugimenduaren, jolasaren eta influencer-ekin izandako elkarrizketen bitartez, gainetik kenduko dugu gure “ni onena” erakusteko beldurra: erreala dena, benetakoa dena.
Ezagutu programa
FREESTYLE ONGI ETORRIA
“FILTRO GUTXIAGO, FLOW GEHIAGO”
Zer egingo dugu?
Energia kolektiboz beteko gara La Basuren flow eta DJ Eromenaren musikarekin, harremanak egin behar direnean, gure autoestimua, errespetua eta benetakotasuna non gelditzen diren hitz egiten hasteko. Rap-ak, dantzak eta mugimenduak sentitzen dugunarekin eta pentsatzen dugunarekin konektatzen lagunduko digute.
La Basu, DJ Eromenarekin eta Getari Etxegarairekin
1. Gunea
Kendu maskara
Zer egingo dugu?
Maskara, mozorro sinboliko eta reel kolektibo baten sorreraren bitartez, beldurrik gabe nola agertu behar garen arakatuko dugu, erreala, inperfektua eta gizatiarra dena ospatuz.
Kai Nakaiekin
2. Gunea
“Errima ezazu zure autoestimua”
Zer egingo dugu?
Rapa aztertzea, gure emozioekin konektatzeko adierazpen-tresna gisa, eta konturatzea nola erlazionatu nahi dugun, tratu onak gure arau propio izan daitezen.
Naty Penadasekin
3. Gunea
“Zarena dantzatu”
Zer egingo dugu?
Sentitzen duguna eta sinesten ditugun balioak adierazteko, gorputza eta “dantza urbanoa” erabiliko ditugu, benetan garenari buruz hitz egiten duen koreografia kolektibo bat sortzeko.
Anepe Acedorekin
4. Gunea
“Nik inoiz ez” flow askorekin
Zer egingo dugu?
Presio estetikoak nola eragiten digun eta gure autozainketa eta harremanak nola ulertzen ditugun hausnartuko dugu, “Nik inoiz ez” joko klasikoaren bidez (baina chill).
Nerea Elizalderekin
ETA AZKEN KONTZERTU KOLEKTIBOA:
“Nire ahotsa filtrorik gabe”
Kai Nakai, La Basu, Naty Penadas, DJ Eromena, Nerea Elizalde, Anepe Acedo eta Getari Etxegarairekin batera.
BBK PACT-EN EKIMEN BAT
BBK PACT gara: Bizkaiko gazte-komunitatea. Gure ardura denari buruz hitz egiten dugu, ulertzen gaituen jendeaz inguratzen gara, eta ondo sentitzeko elkarrekin nola erlazionatu erabakitzen dugu.
Izan ere belaunaldi bakoitzak arauak aldatzeko, gure erantzunak aurkitzeko, nola bizi eta erlazionatu nahi dugun erabakitzeko ahalmena dugu. Eta gurea, mugitzen garenon belaunaldia izan daiteke, paktua pertsona guztien arteko tratu onetan oinarritzen dugunona.
Bazen garaia epaiketarik gabeko espazio dibertigarri bat izateko, hitzaldirik gabe, inoiz hitz egiten ez denaz hitz egiteko, ezta?
Gure identitatea, gure harremanak, ligatzeko gaiak, sexua, lagunak, gure mugak nola jarri…
PARTE HARTU BBK PACT-EN:
Gure komunitatearekin bat egin eta gure jardueretan parte hartu nahi baduzu, idatzi:
Zu, gazteekin hainbeste denbora pasatzen duzuna: Zerbait egingo zenuke zure taldeek harreman gune osasuntsuagoak izan ditzaten?
Aurreratu zaitez eta edozein egoera edo gatazkaren aurreran erreakzionatzen dakizun lasaitasuna izan.
Bi modutara lagundu zaitzakegu:
01
Animatu zure taldea gure komunitateko jarduera monitorizatuetan parte hartzera, hitz egin, hausnartu eta harremanak izaten ikas dezaten.
02
Zure gazte-taldeen arteko harremanen oinarria, tratu onak izatea errazteko behar dituzun ezagutzak eta tresnak eskura ditzakezu.