Nik ez dut inoiz nahiago izan algoritmo bati gustatu, neure buruari gustatu beharrean.
Edo bai?
Galdera ona. Eta badira gehiago: Algoritmoari gustatzea behar dugu geure buruari gustatzeko? Nork erabakitzen du nolakoa izan behar duen egokitu behar dugun filtro eta moldeak? Instagramen ikusi eta egiten dudanak ondo sentiarazten nau ala guztiz kontrakoa? Eta zure bertsiorik onena ez baldin bada agertzen filtro bat jartzen duzunean, kentzen duzunean baizik?
Hackatoi hau misio azkar bat da, non Bizkaiako gazteriak elkarrekin pentsatu, elkartu, hitz egin eta merezi duen zerbait sortuko dugun.
Kasu honetan, xedea argi dago: sareek gure ikusteko, gure burua erakusteko eta erlazionatzeko moduan duten eraginari buruz hausnartzea. Nola? Talde-dinamiken, edukien sorkuntzaren, elkarrizketak influencerrekin eta amaierako azken kontzertu erraldoi baten bitartez.
Ezagutu programa
Parte hartzeko solasaldia
"Izan zaitez zure filtro propioa"
Zer egingo dugu?
Sareek ematen digutena, kentzen digutena, erakusten duguna eta ez duguna erakusten, eragiten diguna eta nola eragiten digun, zaintzen duguna eta zaintzen hasi beharko genukeena partekatuko dugu.
Kai Nakai, Lova Lois, Nerea Elizalde, Getari Etxegarai eta Egoitz Sánchezekin
1. Gunea
"Kendu maskara"
Zer egingo dugu?
Mozorro sinbolikoen eta reel kolektibo baten sorreraren bitartez, beldurrik gabe nola agertu aztertuko dugu, erreala, inperfektua eta gizatiarra dena ospatuz.
Kai Nakai eta Lova Loisekin
2. Gunea
"Ni perfektua vs ni erreala"
Zer egingo dugu?
Joko bat sareetan egiten duguna agerian uzteko, filtroek zer ezkutatzen duten eta Instagramen nola egon gaitezkeen kontzientziaz eta benetakotasunez adierazteko.
Nerea Elizalde eta Egoitz Sánchezekin
ETA AMAIERAKO KONTZERTUA
Kai Nakai, Lova Lois eta Nerea Elizalderen eskutik
15-17 urteko gazteentzat
BBK PACT-EN EKIMEN BAT
BBK PACT gara: Bizkaiko gazte-komunitatea. Gure ardura denari buruz hitz egiten dugu, ulertzen gaituen jendeaz inguratzen gara, eta ondo sentitzeko elkarrekin nola erlazionatu erabakitzen dugu.
Izan ere belaunaldi bakoitzak arauak aldatzeko, gure erantzunak aurkitzeko, nola bizi eta erlazionatu nahi dugun erabakitzeko ahalmena dugu. Eta gurea, mugitzen garenon belaunaldia izan daiteke, paktua pertsona guztien arteko tratu onetan oinarritzen dutenona.
Bazen garaia epaiketarik gabeko espazio dibertigarri bat izateko, hitzaldirik gabe, inoiz hitz egiten ez denaz hitz egiteko, ezta?
Gure identitatea, gure harremanak, ligatzeko gaiak, sexua, lagunak, gure mugak nola jarri…
PARTE HARTU BBK PACT-EN:
Gure komunitatearekin bat egin eta gure jardueretan parte hartu nahi baduzu, idatzi:
Zu, gazteekin hainbeste denbora pasatzen duzuna: Zerbait egingo zenuke zure taldeek harreman gune osasuntsuagoak izan ditzaten?
Aurreratu zaitez eta edozein egoera edo gatazkaren aurreran erreakzionatzen dakizun lasaitasuna izan.
Bi modutara lagundu zaitzakegu:
01
Animatu zure taldea gure komunitateko jarduera monitorizatuetan parte hartzera, hitz egin, hausnartu eta harremanak izaten ikas dezaten.
02
Zure gazte-taldeen arteko harremanen oinarria, tratu onak izatea errazteko behar dituzun ezagutzak eta tresnak eskura ditzakezu.